Bihar gauerako, uztailak 25, Isuntza Arraun Elkartearen aldeko musika jaialdia antolatu dute Lekeition. Kalakan, Oreka TX eta On proiektuaren musikaz gozatzeko aukera egongo da, 22:00etan, Santi Brouard pilotalekuan.
Kalakan taldeak joko du Isuntza Arraun Taldearen aldeko jaialdian.
Aurreko urteetan ere, Mikel Urdangarin eta Benito Lertxundiren kontzertuak antolatu ditu Isuntza Arraun Elkarteak laguntasun ekonomiko apur bat lortu ahal izateko. Oraingoan, Kalakan, Oreka TX eta On proiektua gonbidatu dituzte jaialdira.
SarrerakĀ saltzen
Arraun elkartearen aldeko kontzertura joateko asmoa dutenek, aurretik eskuratu ditzakete sarrerak, Ikusi dendan, Lea dastategian, Muga, Willows, Guria eta Ioar tabernetan. Aurre salmentan erosita, 15 euro balio du sarrerak. Bestalde, egunean bertan txarteldegian erosiz gero, 18 euro ordaindu behar dira.
Kalakaneko hirukoteak aurten kaleratu du beren bigarren diskoa:
Elementuak. Bigarren lana izanagatik ere, ibilbide luze bezain emankorra du taldeak, eta besteak beste, nazioartean ospea lortu zuten Madonarekin egindako kontzertu biraren ondorioz.
Lan berrian ahotsak eta perkusioak indar handia hartzen dutela azaldu du Iparraldeko taldeak. Kontzertuan baina, ez dira disko berriko abestiak bakarrik entzungo. Lehenago sortu zituzten hogei kantuetako batzuk ere eskainiko dituzte, horretarako moldatuak.