Arraun denboraldi luzearen ostean, traineruak azken txanparako prest daude. Hain zuzen ere, Kontxako hitzordu handia irailaren 6an eta 13an jokatuko da, hurrenez hurren, Donostiako uretan.

Antiguako Ama traineruko arraunlariak. Argazkia: Ondarroa Arraun Taldea
Hartara, irailaren 3an bertan parte hartzeko sailkapen estropada jokatu beharko dute traineruek. Antolatzaileek aurreratu dutenez, aurten inoizkorik parte hartzaile gehien egongo da. Guztira, 35 traineru izango dira: gizonezkoetan 24 eta emakumezkoetan 11.
Sailkatze proban parte hartzen lehenak emakumeak izango dira, bi multzotan banatuta. A multzoan lehiatuko dira Zumaia, San Juan, Getaria-Zarautz, Orio, Hibaika eta Cabo eta B multzoan parte hartuko dute Donostiarrak, Hernanik, Oiartzungo Itsaslapurrak, Chapelak eta Colindresek.

Lekittarra traineruko arranulariak. Argazkia: Aitor Ortiz
Gizonezkoen sailkatze probari dagokionez, 18:00etan hasiko da. Talde hauek ariko dira A multzoan: Bermeo-Urdaibai, Portugalete, San Juan, Sanpedrotarra, Zierbena, Getaria, Kaiku, Hondarribia, Orio, Astillero, Cabo eta Tiran-Pereira. B multzoan, aldiz, Isuntza eta Ondarroa egongo dira. Honako taldeen aurka ariko dira: Amegrove, Castropol, Ares, Deusto-Bilbao, Mugardos, Hibaika, Oiartzungo Itsaslapurrak, PedreƱa, Zarautz eta Zumaia.
Sailkatzen direnek irailaren 6an eta 13an bandera lortzeko aukera izango dute.