
Abuztuaren 22tik irailaren 13ra lehiatuko den lasterketaren sailkapen orokorrean 47.ena da etxebarritarra. Tom Dumoulinek lidertzari eusten dio, Joaquin Rodriguez da sailkapeneko bigarrena, eta Johan Esteban Chaves da hirugarrena.
Gaurko etapan hamargarren etapan Kristian Sbaragli nagusitu da, eta Txurrukak 134.ena izan da. Bihar atseden eguna dute.
Barikuan etapa garaipena lortzeko aukera izan zuen Txurrukak, baina, azkenean 16.en amaitu zuen.
Orica taldera
Bestalde, abuztuan jakinarazi zuen Txurrukak Orica GreenEDGE taldean ariko dela hurrengo denboraldian. Hiru urte bete ditu Caja Ruralen, eta urtebeterako akordioa du talde australiarrarekin. Hala, WorldTourrera itzuliko da.