Irailaren 13an lehiatuko da Kalbaixoko mendi lasterketa. 11:00etan hasiko da proba, eta urtero bezala, 7,56 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek Kalbaixoko plazan hasi eta Arno mendiaren inguruetan zehar.

Arno Trail Sprint Race mendi lasterketako parte hartzaileak. Argazkilaria: Kalbaixoko Kofradia
Lasterketan parte hartzeko epea zabalik dago. Izena
www.herrikrosa.com webgunean eman daiteke aldez aurretik, edo bestela, bertan egunean 09:30etik aurrera lasterketaren irteera gunean bertan. Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte eta federatu gabeek berriz, 15 euro.
Sariak
Lehenengo hiru emakume eta gizonek izango dute saria. Lehenengoek 100 euro eta txapela irabaziko dute, bigarrenek 60 euro eta hirugarrenek 40 euro. Herriko lehenengoentzat ere saria egongo da: txakolin kit-a. Horrez gain, partaide guztien artean hainbat afari eta opari zozketatuko direla aurreratu dute antolatzaileek.