Estoniaren aurka jokatzeko 19 jokalari deitu ditu Alber Celades 21 urtez azpiko espainiar futbol selekzioaren aukeratzaileak. Horien guztien artean Real Valladoliden jokatzen ari den Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarra deitu dute.

Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarra espainiar selekzioko ekipazioagaz. Argazkia: Catherine Körtsmik
Gaur [abuztuak 31] arratsaldean helduko dira jokalariak Estoniara, eta partida jokatu bitartean azken entrenamenduak egingo dituzte.
Hain zuzen ere, etzi [irailak 2] Estoniaren aurka jokatuko dutena 2017an Polonian jokatzekoa den Europako Txapelketarako lehen sailkapen partida izango da. Partidari dagokionez, etzi [irailak 2], 18:45ean jokatuko da Tallin-eko (Estonia) Le Coq Arena futbol zelaian.