Zehatz esateko Eusko Jaurlaritza instalazioak egokitzen ari da
Lekeitioko institutuan (Iturriotz BHI). Besteak beste, horretan,
eraikin nagusia egokitu eta ikasgela berriak sortuko ditu Jaurlaritzako Hezkuntza, Hitzkuntza Politika eta Kultura Sailak. Berrikuntza eginda, Iturriotzek 1.336 metro koadro gehiago izango ditu 2015-2016 ikasturterako.

Iturriotzeko lanak. Argazkia: Lekeitioko Udala
Lanek 12 hilabete iraungo dutela jakitera eman dute Jaurlaritzako ordezkariek; “lanak 2016ko irailean amaituko dira”. Aurrekontua 1,9 milioi eurokoa da.

Iturriotz, obretan. Argazkia: Lekeitioko Udala
Beste alde batetik,
Lekeitioko Udala ere konponketa lanak egiten hasi da eskola publikoan eta haurreskolan. Duela gutxi hasi dira beharrean bi zentroetan. Eskola Publikoan, esaterako, gelak egokitzeko lanak dabiltza egiten. “2015-2016 ikasturterako eskolakoentzat lehentasuna zuten eskolako frontoiaren itxierak eta Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasgelak egokitzea”. Dena dela, udalak aurrekontuan ez zuen aurreikusi bi egokitzapen horiek egiteko nahikoa diru kopuru. Horrela ba, udaleko eta eskolako arduradunak batzartu ostean, momentuz, aurten, eraikin gorriko gelak egokitzea adostu dute.
Lanak egiteko 35.582,98 euro inbertituko ditu udalak.
Dena den,
haurreskolan ere egokitzapen batzuk egiten dabil udala. “Nahiz eta aurtengo aurrekontuetan haurreskolako eraikinaren hobekuntzarako dirurik aurreikusita ez egon, udalak itoginen arazoa konpontzeko funtsezkoa ikusi du haurreskolako teilatuan egokitzapen lanak egitea”. Horrela ba,
teilatuko isolamendua eta inpermeabilizazioa egiteko 45.000 euroko inbertsioa egingo du udalak. “Lanak kurtso berria hasi aurretik amaituta egongo dira”.

Haurreskolako teilatua, obretan. Argazkia: Lekeitioko Udala
Teilatuko lanez gain,
haurreskola barruan ere zenbait hobekuntza egin dituzte: berogailuak babestu, erdigunea zuriz margotu, kanpoko eskailerak konpondu eta zentroaren eguneroko funtzionamendurako nahitaezkoak diren beste modalketa txiki batzuk egin.