Realak zapatuan [abuztuak 29] Anoetan egin zuen estrenaldian ez zuen zorte handiegirik eduki. David Moyesen mutilek hutsean berdindu zuten Sporting de Gijonen aurka jokatutako neurketa. Talde donostiarra gogor saiatu bazen ere, ezin izan zituen Abelardoren mutilen aurka hiru puntuak eskuratu.

Asier Illarramendi Realeko zaleak agurtzen. Argazkia: realsociedad.com
Moyes entrenatzaileak zelairatu zuen lehen hamaikakoan, gainera, azken bi urtean
Real Madriden jokatu eta gero, Asier Illarramendik estreinaldia egin zuen hainbat Anoetako zaleen aurrean. Erdilari mutrikuarrak partida hasieratik zelairatu zen eta 75 minutu jokatu zituen bere itzuleran.
Hain zuzen ere, aurreko astean aurkeztu zuen talde txuri-urdinak Illarramendi. Mutrikuarraren fitxaketari buruzko hainbat zurrumurren ondoren, Realak abuztuaren 26an eman zuen argitarata fitxaketa berria. Erdilariak
Policlina Gipuzkoan egindako azterketa gainditu eta gero, sei denboraldirako kontratua sinatu zuen Anoetako bulegoetan. Datozen denboraldietan 4 zenbakiarekin jokatuko du.

Aperribai eta Illarramendi akordioa ixten. Argazkia: realsociedad.com
Jendaurrean egindako aurkezpen jendentsuan jokalari modura hazten ikusi zuen klubean bueltan egotea pozgarria dela nabarmendu zuen Illarramendik. “Oso pozik nago itzultzeagatik. 11 urterekin hasi nintzen Realean jokatzen. Dena emango dut. Orain dela bi urte aukera bat izan nuen, eta ezin izan nuen galdu. Orain, hemen naiz bueltan, eta egia esan, oso pozik nago. Niretzat etxera bueltatzea oso pozgarria da, eta ziur nago denon artean urte polit bat egingo dugula. Nire ustez, lanarekin dena ahal da lortu”.

Asier Illarramendiren jendaurreko aurkezpena. Argazkia: realsociedad.com
Jokin Aperribai Realeko presidentea ere gustura agertu zen mutrikuarraren itzulerarekin. “Eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin egoteagatik. Gaur bere itzuleraren desira errealitate egin da. Bihotzean hutsune bat genuen eta orain betea dago”.