Bihar hasiko dira San Antolin jaiak Lekeition, eta aurten ere euren ekarpena egingo dute Lekittoko Txosnek. Jaiak herritik eta herriarentzako eta auzolanean eraikiak filosofiari kolpeta egitarau berezia osatu dute: «gautxori ibiltzea gustatzen zaienentzako portuko txosna gunean eta egun argiz jaiagaz gozatzeko parkean». Horrela, Farolapeko kontzertu eta antzerkiak, Lekeitioko rock taldeen kontzertuak, DJak, Ume Gaiztoen Festa eta era guztietako jolasak prestatu dituzte txiki eta nagusientzako.

Lekittoko Txosnetako egitarauaren aurkezpen argazkia.
«Asko gara modu batera edo bestera Txosna Gunea aurrera ataratzen dugun herri eragile, kuadrilla nahiz herritarrak, bakoitzak bere modura eta bere energi aletxoa ipinita. Guzti horren ekarpenak egiten du posible jai giro parte hartzaile baten bidean hazia ipintzea eta denok horregaz gozatzeko aukera edukitzea. Baina bai eta ere herriko eragile eta mugimendu desberdinen autogestiorako esparru indartsu bat edukitzea», azaldu dute.
Dena prest, jaietan dzapart egiten hasiko dira Lekittoko Txosnak bihar, 20:00etatik aurrera.
EGITARAUA:
GAUR, ABENDUAK 31|
- 21:00. Eraso sexisten kontrako manifestazioa. Tortola kaletik hasita
BIHAR, IRAILAK 1 | BAJADA EGUNA
- 20:00. Txosnen irekiera
- 01:00. DJ. Kool txosnetan
ETZI, IRAILAK 2 | AMNISTIA EGUNA
- 18:00. Altxorraren bila. Parkian.
- 19:30. Omenaldia
- 20:00. Ume Gaiztuen Festa. Parkian.
- 21:00. Farolapekua, parkian:
- Kontzertua: Mikel Uraken
- Barazki-brotxeta jana
EGUENA, IRAILAK 3 | HERRITXARRON EGUNA
- 18:00. Piragua irteera eta Txokolatada, parkian.
- 18:00. Skate saltoak uretara, Abadien Moilan.
- 23:00. Kontzertua Lekittoko rock taldeekin, portuan.
- The lasai
- Atzekabe
- Bacbone
BARIKUA, IRAILAK 4 | LIBRE EGUNA
- 15:00. Herriak-Galarrena Libre bazkaria, parkian.
- Ondoren, gazte flasmob eta gazte txaranga, parketik hasita
- 19:30. Farolapekua, parkian:
- Kontzertua: Mikel Enziondo eta Lagunak.
ZAPATUA, IRAILAK 5 |
- 12:00. Ping-pong, dardo, slackline eta beste hainbat jolasen zirkuitua, parkian.
- 19:30. Farolapekua, parkian:
- Kontzertua: Erramun Martikorena
- Atun errea
- 1:00. DJ-ak: Las Tea Party, txosnetan
DOMEKA, IRAILAK 6 | ANTZAR EGUNA
- 12:00. Kamiseta laranjen banaketa plazan
ASTELEHENA, IRAILAK 7 |
- 19:30. Farolapekua, parkian:
MARTITZENA, IRAILAK 8 | KOITTADU EGUNA
- 12:00. Umeen jolasak. Plazan.
- 19:30. Ikara Musikatuak, Lekittoko Diabruak antzerki taldeak girotuta, plazan.