Ume bakoitzeko 100 euroko diru-laguntza ematea erabaki du udalak. Ordainketa-eskaerak hilaren 18ra bitartean aurkeztu daitezke udaletxeko idazkaritzan.
Eskaera orria udalaren webgunean dago eskuragarri:
www.mendexa.net.
Diru-laguntzen bitartez, ikasturte garaian seme-alabek dituzten beharrizanei erantzuten lagundu nahi du udalak. Hau da, ikastetxeko materialak, erropak eta antzeko beharrizanak ordaintzen laguntzeko helburuz hartu du erabakia.