Gernikak Urbietan lortu du denboraldiko lehen garaipena
Gernikak 2-0 irabazi zion Toledori zapatuan, denboraldiko bigarren jardunaldian. Hain zuzen ere, bigarren B mailan abuztuaren 22an ekin zioten denboraldiari, eta Gernikak 0-1 galdu zuen Getxoko Arenasen kontrako derbia.Zapatuan Urbietan jokaturiko norg...
Zapatuan Urbietan jokaturiko norgehiagokan nagusi izan zen etxeko taldea, bertan bildutako 850 zaleen gozamenerako.
Gol aukera asko izan zituzten gernikarrek, eta beren jokoa egiten asmatu zuten. 38. minutuan Landerrek sartu zuen 1-0koa; korner jaurtiketa ondo aprobetxatu zuen jokalariak, eta buruz sartu zuen partidako lehenengo gola.
46. minutuan Etxabek egin zuen etxekoentzat bigarren gola. Toledoko defentsaren hutsegitea ondo aprobetxatu zuen, eta atezainari iskin eginda, 2-0koa sartu zuen. 70. minutuan Toledok 2-1ekoa egiteko aukera izan zuen penaltiz, baina, Roberto Toledoko jokalariak baloia gora bidali zuen.
Bi jardunaldi jokatu ostean, Gernika sailkapeneko zortzigarrena da, 3 puntugaz. RM Castilla da liderra 6 puntugaz, eta Barakaldo bigarrenak ere puntu berak ditu. Ondoren, lau puntugaz daude Fuenlabrada, Sestao River eta Getxoko Arenas. Gernikaren aurretik Real Union eta Realaren bigarren taldea daude, 3 puntugaz.