Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jakitera eman duenez, bihartik [irailak 3] aurrera ezin izango da antxoarik harrapatu Bizkaiko Golkoan. Gaur [irailak 2], argitaratu dute erabakia, eta horren arabera, 2015eko kostera behin betiko itxita geratuko da.
Ondarroako bentan antxoaren kontaketa egiten
Espainiako Arrantzako Idazkaritza Nagusiak argitutakoaren arabera, jaso dituzten stock datu guztiak kontutan hartuta eta Europar Batasuneko 2015/104 araudiari jarraituzĀ hartutako erabakia da gaurkoa. o0:00etan jarriko da abian neurri berria, eta Espainiar Gobernuak kontrako ezer jakitera eman ezean, hurrengo asteotan ezin izango da antxoarik harrapatu.
Baxurako arrantzaleak antxoa deskargatzen Ondarroako portuan
Eusebio Arantzamendi Ondarroako Kalare Deuna kofradiako presidentearen esanetan, espero zuten berria zen. Izan ere, kuota amaitzen ari baitzen. Arantzamendiren iritziz, aurtengoa nahikoa kostera ona izan da. “Orokorrean dena ondo joan da. Datuak nahikoa onak izan direla esan daiteke. Kopuru aldetik asko arrantzatu da, baina, tamalez, prezioak ez dira espero bezain onak izan. Lehorreratu duten antxoaren tamaina ez da egokiena izan, gehienbat txikia izan da, eta horrek asko merkatu du arrainaren salmenta prezioa”.