Gizaburuagako jaien baitan, Oibarko amaren eguneko hamaiketakoa
Uda aurrera doa eta udarekin batera aurrera doaz ere, Lea-Artibaiko herrietako jaiak. Bata bestearen atzetik datoz, oraingoan Andra Mari jaiek hartuko dute sanantolinen lekukoa. Herriko jai nagusiak ospatuko dituzte Gizaburuagan. Hala ere, Markina-Xemeingo Erdotza auzoan eta Munitibarko Gerrikaitz auzoan ere badute zer ospatu.
Gizaburuagako bizilagunek astelehenera arte itxaron beharko dute jaiei hasiera emateko. Horiek hiru eguneko egitaraua antolatu dute. Andra Mari egunean bertan, iaz arrakasta handia izan zuen txapel jaurtiketa errepikatuko dute.
Txikiagoak bai, baina, garrantzia berekoak dira auzoetako jaiak. Hala, Markina-Xemeingo Erdotza auzoan eta Munitibarko Gerrikaitzen ere Andra Mari jaiak ospatzera doaz. Gerrikaitzen, esaterako, hilaren 8tik 13ra bitarteko egitaraua prestatu du Munitibarko Jai Batzordeak.
EGITARAUA HERRIZ HERRI
GIZABURUAGA
Irailak 7, astelehena.
– 21:30. Kanpai jote eta bolanderak.
Irailak 8, martitzena.
– 11:00. Meza
– 12:30. Beñat eta Mikel trikitilariak.
– 13:00. Txapel jaurtiketa eta bolo jokoa.
– 14:00. Nagusien herri bazkaria.
– 17:30. Briska txapelketa.
Ordu berean, Ehunzangoren eskutik, puzgarriak eta jolasak ume eta gazteentzat.
– 19:30. Tortilla txapelketa.
– 20:30. Zumba saioa.
Irailak 9, eguaztena. Oibarko Eguna.
– 11:30. Meza Oibarren.
– 12:00. Hamaiketakoa Beñat eta Mikel trikitilariekin.
– 17:00. Bizikleta ginkana.
– 17:30. Mus txapelketa (lau erregetara).
– 19:00. Goitibera antzerkia umeentzat.
– 20:30. Jaien amaiera txokolatea eta bolanderekin.
MARKINA-XEMEIN (ERDOTZA)
Irailak 8, martitzena.
– 09:00. Txistularien kalejira Erdotza sarreratik hasita, txapliguez alaituta.
– 12:00. Meza. Ostean, Zertuxu dantza taldea. Pintxoak eta edariak dastagai.
MUNITIBAR (GERRIKAITZ)
Irailak 8, martitzena.
– 12:00. Kopaue, trikitilariekin.
Irailak 11, barikua.
– 18:45. Txupinazoa. Ondoren, herriko dantza taldearen saioa.
– 21:00. Parrillada.
– 23:30. Antzerkia: Sim eta Sam, bi poliziren kronikak.
Irailak 12, zapatua.
– 12:00-15:00. Umeentzako parkea.
– 15:00. Paellada.
– 17:00. Herritarren arteko jolasak.
– 17:00-17:30. Mus txapelketarako izen ematea Gerrikaitz elkartean. 17:30etan, kanporaketen zozketa.
– 21:00. Kopaue, Country musikagaz.
– 22:00. Haitzamagaz erromeria.
Irailak 13, domeka.
– 12:00. Harri jasotzaileak.
– 17:00. Herri kirolen erakustaldia.
– 19:00. Bertsolarien saioa.