Mutrikuko Galbaiko Txiki Eguneko marmitako lehiaketan parte hartu nahi duten kuadrillek hilaren 9a arteko epea izango dute izena emateko. Izena eman nahi dutenek Sabinanera edota Alvaronera jo beharko dute, eta taldeko sei euroko fidantza jarri.
Iazko lehiaketako irabazleak marmitakoa prestatzen
Txoko Eder Elkarteko kideek aurreratu dutenez, talde bakoitzean gehienez bi lagun onartuko dira, eta, era berean, gehienez 16 bikotek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Hortaz, gehiago izanez gero, zozketa bidez erabakiko da zeintzuk parte hartu ahal izango duten bertan. Zozketa elkartean bertan izango dela jakitera eman dute, irailaren 9an, 20:30ean.
Galbaixoetako marmitako lehiaketa
Lehiaketari dagokionez, talde bakoitzak hiru orduan 15 lagunentzako marmitakoa prestatu beharko du. Antolatzaileek 3 kilo hegaluze, 4,5 kilo patata, olioa, gatza eta sua banatuko dituzte taldeko. Lapikoa, beste tresnak, eta gainontzeko osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu. Hori bai, bizigarririk ezin dela erabili nabarmendu dute.