Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, uda parteko merkatu txikia egongo da domekan [irailak 6]. “Uda oraindik ez da amaitu, eta salgai egongo diren produktuen artean beti aurkitu daiteke udako zer edo zer prezio ezin hobean”, azaldu dute antolatzaileek.
Udaberriko merkatu txikia
Eguraldia lagun bada, Alamedan ipiniko dira saltokiak, 10:00etatik 19:30era. Eguraldi txarra balego, ostera, Berdura Plaza eta inguruetan egingo da merkatua, baina ordutegi murritzagoarekin, 15:00ak arte.
Ohikoa den legez, nahikoa denda batuko dira merkatu gunean. 20 bat eraskusmahaietan banatuta herriko hamabi saltokik uda denboraldiko stock produktuak prezio onean aterako dituzte kalera.
Ondarroako merkatu txikia
Bertara hurbiltzen denak denetarik erosteko aukera izango du: kirol jantziak, osagarriak, optikoak, ume zein nagusientzako oinetako zein arropak. “Aukera zabala egongo da eta beti-betiko kalitatea eskainiko dute herriko dendariek, beti ere, preziorik onenean eta bezeroarentzat deskontu interesgarriekin”.