Jose Maria Cazalis senatari jeltzaleak Europako Batasunak atunontziek lehiakortasuna hobetzeko neurriak har ditzan eskatzea exijitu dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari. Horretarako Europar Batasuneko zuzentarauek ahalbidetzen duten bide berriak erabiltzeko eskatu du.
Isabel Garcia Tejerinak senatari jeltzalearen iradokizunak
onartu eta proposatutako bideak lantzeko konpromisoa hartu du.
Josee Maria Cazalis senatari jeltzalea. Argazkia: EAJ
Cazalisek gogoratu duenez, Espainiako Gobernuak arrantza sektorearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) %50 gutxitzea onartu eta Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen. Orain, ordea, neurri horiek ezin dira ezarri, Europako erakundeetan ez delako horretarako eskaririk egin. «PFEZ gutxitzearekin euskal arrantzaleek urtean 5 milioi euro gutxiago ordainduko lukete. Euskal Ogasunak hau guztia aurresikusita du, eta prest dago, baina ezin du aplikatu Europako Batasunaren baimenik gabe».
Sektorea arriskuan
Arrantzaleentzat onuragarria izan daitekeen neurriaz gain, Cazalisek enpresen lehiakortasuna hobetuko luketen beste neurri batzuk ere mahai gainean jarri ditu. «Sozietateen zerga eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioak gutxitu daitezke; bere garaian %90eko murrizketa aipatu zen, enpresen kosteak asko gutxituz».
Jeltzaleen iritziz, egungo legedia euskal atuontzientzako kaltegarria da, eta sektorea «arriskuan» dagoela ohartarazi dute. «Haien emaitzak hobetzeko ezer ez bada egiten, egoerak txarrera egingo du».