Aldez aurretiko izen ematea hilaren 8rarte egin daiteke. Martxa aurretik apuntatzen direnek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta egunean bertan 15 euro ordaindu beharko dira. Hain zuzen ere, egunean bertan martxa hasi baino ordu erdi lehenago apuntatu beharko dira parte hartzaileak.
Udaletxean apuntatu eta ordaindu daiteke, edo bestela, ondorengo kontu korrontean dirua sartu eta izen-abizenak eta kamisetaren neurria zehaztu: 2095 0050 30 91121120431.
Partaidetza mugatua da, 500 parte hartzailera mugatu baitute, eta amaieran dutxatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Martxa edo lasterketa egiteko aukera egongo da. Martxa egiteko asmoa dutenentzat bi ibilbide prestatu dituzte. Ibilbide luzeak 25 kilometro ditu, eta partaideak 08:30ean irtengo dira udalerriko plazatik. 12 kilometroko ibilbide laburra egiten dutenak, berriz, 10:30ean ekingo diete plazatik martxari. Bestalde, korrikalariek 10:00etatik aurrera egingo dute 25 kilometroko lasterketa.
Gainera, lasterketako azkarrenek saria jasoko dute. Lehenengo emakumezkoak bi pertsonentzako bazkaria irabaziko du, Ispasterko Areitz Bi jatetxean. Lehenengo gizonezkoak, bi pertsonentzako bazkaria irabaziko du Herriko tabernan. Bestetik, partaide guztien artean pultsometro bat eta fisioterapia saio bat zozkatuko dituzte.