Mutrikuko Talaixa eta Ondarroako
Koaxi triatloi taldeek jakitera eman dutenez, datozen asteetan Mutrikun eta Ondarroan egingo diren triatloietarako izen emateak zabalik daude.

Iazko Mutrikuko Herri Triatloiko irabazleak. Argazkia: Mutriku Foto Bideo
Triatloiaren zaleek Mutrikun izango dute lehen hitzordua. Hain zuzen ere bi triatloi egiteko egiteko aukera egongo da irailaren 19an. Alde batetik, goizean, herri triatloia egingo da eta bestetik, arratsaldean, sprint triatloia. Bi probetan parte hartu nahi izanez gero,
www.triatloi.org webgunean eman beharko da izena, irailaren 18a aurretik.
Triatloian hasi berriak direnek horretarako aukera egokia izango dute Mutrikuko III. Triatloi Herrikoian. Parte hartzaileek 370 metro igeri, 12 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika egin beharko dituzte helmugara heldu aurretik.

Iazko Mutrikuko sprint triatloiko irabazleak. Argazkia: Mutriku Foto Bideo
Esperientzia gehiago dutenek, ordea, Mutrikuko III. Sprint Triatloian parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, gainera, proba aurten Gipuzkoako Txapelketaren barruan jokatuko da. Triatletik 750 metro igeri, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte.

Ondarroako triatloia. Argazkia: Jon Koldobika Antxustegi
Ondarroako
XX. Triatloirako izen ematea, aldiz, iralaren 14an amaituko da. IX. Gerardo Saiz memorialean izen eman nahi duten kirolariek
www.triatloi.org webgunean izango dute horretarako aukera. Irailaren 26an egingo da eta parte hartzaileek 1,5 kilometro igeri, 35,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika.