Iaz egin modura, aurten ere Ondarroako
Zubi Zahar Herri Ikastolak
Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia egingo du, bigarrenez. Jaia irailaren 12an ospatuko da.
Herritarrak iazko Txapel Eguneko kalejiran
Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute, eta horien artean jende gehien batuko duen ekitaldia Alamedan egingo den herri bazkaria izango da.
Herritarrak iaz Alamedan egindako herri bazkarian
Bazkarira joan nahi duten herritarrek aurretik erosi beharko dituzte txartelak. Horiek salgai daude Kurike, Garoa, Irkaitzen eta ikastolan bertan, 10 euroren truke. Menua honakoa izango da: entsalada eta marmitakoa. Prezioan postrea eta kafea ere barne daudela iragarri dute antolatzaileek.