Hilaren 13an egingo dira Ispasterko mendi martxa eta lasterketa
Irailaren 13an mendi martxa eta lasterketa egingo dira Ispasterren, eta bertan parte hartu nahi dutenek bi ibilbide izango dituzte aukeran. Ibilbide luzeak 25 kilometro ditu, eta laburrak, ostera, 12. Bestalde, korrikalariek 25 kilometroko lasterketa e...
Aldez aurretiko izen ematea hilaren 8rarte egin daiteke. Martxa aurretik izena ematen dutenek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta egunean bertan 15 euro ordaindu beharko dira. Hain zuzen ere, egunean bertan martxa hasi baino ordu erdi lehenago egongo da horretarako aukera.
Izen ematea eta ordainketa udaletxean egin daitezke, edo bestela, ondorengo kontu korrontean sartu behar da dirua, izen-abizenak eta kamisetaren neurria zehaztuta: 2095 0050 30 91121120431 (Kutxabank).