Lekeitioko Udalak eta elizak basilikara berriz ere bisitak egitea adostu dute
Bisita libreak zein gidatuak antolatu dituzte. Bisita libreak astelehenetik zapatura, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara dira, eta txartelaren kostua euro bikoa da. Bisita gidatuak astelehenetik zapatura 12:00etatik 17:00etara izango dira; ordubeteko iraupena edukiko dute eta lau euroko kostua dauka. Hiru euroren truke, autogida zerbitzua eskainiko da, bisita libreak egitean informazioa sakondu nahi dutenentzat. Irailaren 30a da azken eguna. Ekimenaren helburua zera da: izaera erlijiosoko kultur ondarea zabaltzea.