Bizkaiko Foru Aldundiak
2013ko maiatzean suhiltzaile etxeetako plantilla berritzeko egindako enplegu publikoaren eskaintzan lortu dute lanpostua 23 suhiltzaileek. Horietatik, baina, 21 dira lanean hasiko direnak. Izan ere, bi, oraindik ere pretsakuntza aldian ari dira.

Suhiltzaile berriak. Argazkia: Bizkaimedia
Gizonezkoak dira guztiak eta Markina-Xemein, Urioste, Balmaseda, Artaza-Leioa, Basauri eta Gernika-Lumoko suhiltzaile etxeetan ariko dira. Bataz beste,
37 urteko suhiltzaileak dira. Eta Aldundiak jakitera eman duenez,
guztiek dute esperientzia. “Izan ere, aurreko urteetan bitarteko funtzionario bezala ibili dira lanean, eta azken enplegu eskaintza horretan lortu dute lanpostu finkoa”.
Mediku azterketa egin ostean, 366 orduko prestakuntza ikastaro bat egin behar izan dute guztiek. Ikastaroa apiriletik ekainera arte egin da, eta bost atal nagusitan egituratu da: sorospen jarduerak, fenomeno naturalen aurrean laguntza teknikoak erabiltzeko jarduerak, suteak kontrolatu eta itzaltzeko jarduerak, bitarteko operatiboen erabilera eta jarduera profesionala.
23 suhiltzaile horiekin,
Bizkaiko Foru Aldundiak 400 suhiltzaile baino gehiago ditu zortzi suhiltzaile etxetan banatuta.