Lea-Artibaiko Eguzkik salatu duenez, Lekeitioko jaietan eta batez ere Antzar Egunean, gertatzen da arazoa. “Sortutako zaborrak uretan amaitzen du, eta itsasoa kutsatzen du. Gure itsasoak zabortegi bihurtzen ari dira!”, diote. Errealitate horren aurrean, “egoera ez errepikatzeko neurriak hartu beharra” dagoela azpimarratu dute.

Antzar Eguneko zaborra. Argazkia: Eguzki
Eguzkik udalari, taldeei eta oro har, herritarrei,
ondoko neurriak proposatzen dizkie:
- Udalak edukiontzi gehiago ipini behar ditu, hondakinak bota eta birziklatzeko.
- Jendeari edukiontzi horiek erabili behar direla gogora arazi behar zaio, kartelen bidez, bozgorailuetatik…
- Lurrean lagatzen diren hondakinak uretara ez jausteko, udalak sareak ipini behar ditu (noizbait ipini izan dira, txosnetako barandan)
- Edalontzi berrerabiltgarriak herri guztira zabaldu behar dira. Horrela, zaborra eta kristala gutxituko dira.
Eguzkikoen iritziz, ondo pasatzea eta garbi jokatzea posible da, “neurriak ipintzen badira eta jendeak arduraz jokatzen badu beti ere”.

Lekeitioko portua, zikinez beteta. Argazkia: Eguzki