Atzo, Urrutikoetxea eta Merino II-ak jokatu zuten Bengoetxea VI eta Rezustaren kontra.
Irribarria eta Larrinagaren kontra jokatuko dute, 18:00etatik aurrera, Artza pilotalekuan. Arratsaldeko beste partidan ere pilota ikuskizuna ziurtatuta izango da, Olaizola II-Albisu eta Irujo-Zubieta bikoteen arteko norgehiagokan.
Aldez aurretik sarrerak erosi gura dituztenek bihartik aurrera eros ditzakete Artza frontoiaren leihatilan. Asteko egunetan 19:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburuan, ostera, 12:00etatik 13:00etara.
Bestalde, egunean bertan 17:00etatik aurrera zabalduko dute leihatila.
Urtero moduan, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia egunez pilota partidak ikusteko aukera dago.
Atzo, bi pelota partidu egon ziren Artza frontoian. Lehenengo, Elezkano II-Ibai Zabala eta Artola-Larunbe bikoteen arteko lehiaz gozatu zuten bertan bildutako pilotazaleek. Azken horiek 22-17 irabazi zieten Elezkano eta Zabalari.
Ondoren, Urrutikoetxeak eta Merino II-ak 22 eta 15 hartu zituzten mendean Bengoetxea VI eta Rezusta.