Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mutrikuko Miruaitz frontoi berritua punta-puntako partidekin estreinatuko dute

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/09/10
Zapatuan [irailak 12] Mutrikuko frontoia inauguratuko dute, 22:00etan. Miruaitzen estreinaldia egiteko erarik aproposena pilotan jokatzea izango dela erabaki dute, eta hortaz, Danok Bat Pelotazale Elkarteko kideek horrela proposatuta, zesta-punta jaialdia egingo da. Zehatz esanda, profesional eta afizionatu mailako bi partida jokatuko dira.
Mutrikuko udal langileak frontoi kanpoa konpontzen

Mutrikuko udal langileak frontoi kanpoa konpontzen

Lehendabiziko partidan, Barandikak eta Salegik osatutako bikotea Alberroren eta Garitaren aurka ariko da eta partida nagusian, aldiz, Goikoetxeak eta Lekek osatutako bikoteak Forondaren eta Inzaren aurka neurtuko ditu indarrak. Antolatzaileen esanetan, zapatuko partidetan “lehia eta emozioa” ziurtatuta daude, eta Mutrikuko eta inguruko herrietako pilotazale guztiak partida onez gozatzera gonbidatu dituzte. Sarrerak salgai daude frontoiko tabernan 10 euroren truke. Nahi duenak, tabernara deituta (943- 60 44 19) sarreren erreserba egiteko aukera ere izango du.
Miruaitz berritua

Miruaitz berritua

Berritze lanei dagokienez, hainbat aldaketa jasan ditu frontoiak abuztua eta iraileko lehen egunetan egindako mantenu lanei esker. Besteak beste, ezker pareta beste kolore batez margotu dute. Orain duen kolore deigarriari (gorri iluna) esker, pilota ikustea lehen aldean errazagoa dela diote bertoko arduradunek eta erabiltzaileek. “Frontoiari aldaketa bat ematea pentsatu genuen, eta kolorea ere aldatzea beharrezkoa zen horretarako. Orain pilota ondo ikusten da, eta argitasun gehiago du frontoiak”. Ezker paretaz gain, aurreko horma ere berritu egin dute. Harri guztia zuloz josita zegoen, eta orain eraberritu egin dute. Era berean, beheko alde guztia itxuraz aldatu eta txukundu egin dute. “Azken 30 urteotan inolako eraberritzerik egin gabe egon eta gero, premia bazegoen”.
Frontoiaren itxura berritua

Frontoiaren itxura berritua

Beheko alde guztia berritu ondoren, goiko aldea falta dela adierazi dute arduradunek. “Orain sabaia aldatzea besterik ez da falta, baina lan handia dago hor. Dirua dagoenean izan beharko da hori. Hemendik lau urtera 100 urte beteko ditu frontoiak, eta gure ilusioa, ordurako dena berritua izatea da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.