140 karaktereko ipuinak aurkez daitezke; pertsona bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi.
Hiru sari daude: lehenengoa, 400 eurokoa; bigarrena, 200 eurokoa; eta hirugarrena, 100 eurokoa. Lanak urriaren 16rako bidali behar dira, helbide honetara:
mrey@ondarroakoudala.net. Ezizenagaz sinatuta aurkeztu behar dira, eta, aparte, datu pertsonalak igorri behar dira: egilearen izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono zenbakia. Informazio gehiago, Ondarroako Udaleko Euskara sailean
946 833 668 /
mrey@ondarroakoudala.net.
Nanoipuin lehiaketa laugarren urtez antolatzen da, eta Amuak egitarauaren barruan sartzen da.

2014ko nanoipuin lehiaketako sari banaketa