Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia ospatu dute bigarrenez Ondarroan. Goizeko umeentzako tailerren ostean, aurten, jaia Likona dorrearen plazan hasi da.
Txupinazoaren ordurako, Likona dorrepea eta inguruak jendez beteta zeuden. Betiko modura, irrintzilariak uxuka eta adar jotzaileen soinuek eman diote ongietorria txapel handiari. Inork ez zekien ziur nondik etorri behar zuen txapelak, eta denak adi-adi egon dira nondik agertuko zenaren zain.
Saskibaloi taldeko kideek eraman dute txapela kalejiran
Azkenik, San Ignazio kalean behera agertu da txapela. Txapel handia eraman dutenak, gainera, aurtengo omenduak izan dira. Antolatzaileek, hain zuzen ere, saskibaloi taldeko mutilak omentzea erabaki dute. Izan ere, taldea desagertu egin da eta haiek egindako lana eskertu nahi izan dute gaurkoan [irailak 12].
Aldi berean, txapela agertu orduko bertan zain zeudenek txapela soinean jantzi dute, eta handik aurrera festak eztanda egin du herrian. Bandako musikariek lagunduta, kalejira egin dute Alamedaraino.
Herritarrak txapelarekin batera egindako kalejiran
Familia giroan zein lagunartean, giro ederra egon da Alamedan ipinitako txosna gunean. Bazkal ordura arte, esaterako, hainbat ekimen egin dira. Besteak beste, Bertsutan bertso-eskolako Jonek, Botxek, Alexek eta Bikainek bertso ederrak bota dituzte Alamedan batutakoen gozamenerako. Saioa bukatu orduko, gainera, txistulari taldea ere giroa alaitzen ibili da kalerik kale.
Ostean, Alamedan propio ipinitako karpan marmitako jana egin dute. Karpan ipinitako mahai guztiak bete dira, eta kantuan bazkalondo luzea egiteko aukera egon da.
Kolore guztietako txapelak ikusi dira
Arratsaldean, jaiak ez du etenik eduki eta ordu txikiak arte hantxe jarraitu dute herritarrek udazkenari ongietorria ematen. Txapel jaurtiketa lehiaketa, esaterako, Eladio Leonek irabazi du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.