Zapatuan eta domekan giroa izan zen nagusi Berriatuko Urepel plazaren inguruan. Izan ere, beste urte batez, herritarrek Aitxe Kutz jaiak ospatu zituzten. Zapatuan V. Bizikleta Desafioa egin zuten eta ostean parrillada. Desafioan, esaterako,
Ander Txakartegi eta Xabi Garate Seleta helmugara batera heldu ziren. Erromeriagaz amaitu zuten zapatua.

Umeen duatloia. Argazkia: Berriatuko Udala
Domekan, ostera, umeentzako duatloiak goiza alaitu zuen eta ostean egin ziren ur jolasetan herriko txikienek blai-blai eginda amaitu zuten. Eguerdiko giza probak ere Urepel plazaren atzeko aldea jendez bete zuen.
Asteburukoa eginda,
datorren zapatuan amaituko dira Aitxe Kutz jaiak Berriatuan. Egun horretan [irailak 19],
33. Aitxe Kutz Txirrindulari Saria jokatuko da (kadete mailan), 16:00etan.

Giza proba. Argazkia: Berriatuko Udala

Giza proba. Argazkia: Berriatuko Udala

Ur jolasak, umeentzako. Argazkia: Berriatuko Udala

Giza proba. Argazkia: Berriatuko Udala

Ur jolasak, umeentzako. Argazkia: Berriatuko Udala