Asteburuko ospakizunen ondoren, gaurkoan [irailak 14] Galbaixo Eguna goi-goitik ospatzea tokatu da Mutrikun. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, asko eta asko izan dira Galbaixoko ermitaren inguruetara gerturatu direnak.
Asko gainera, ohitura den modura, hamaiketakoa hartuta igo dira, eta erromeria kuadrilla edota familia giroan ospatu dute ermita inguratzen duten zelaietan jan edanean.
Kuadrillak hamaiketakoa egiten
Era berean, urteroko ohiturei jarraituz, goizeko mezen ondoren ermitan kandela piztu duten herritarrak ere asko izan dira. Masillas ontziaren jabeak zirenak eta haien lagunek ere, gaurkoan ere ez dute hutsik egin, eta urteroko ohiturei eutsita, ermitaren estalpean batuta kantuan ibili dira ontziaren erreplikaren azpian.
Eguerdi partean egindako herri kirol erakusketari dagokionez, Galbaixon batutakoen artean ikusmin handia sortu du. Alde batetik, Ugaitz eta Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarrek seina enbor moztu dituzte, eta bestetik, Inhar Urruzuno ondarrutarra eta Inaxio Perurena harri jasotzen ibili dira han batutako guztien gozamenerako.
Herri kirol erakusketa; Inhar Urruzuno harria jasotzen
Kirolarien lanak amaitu orduko, Ansorregi eta LarraƱaga trikitilariek girotuta, erromeriak aurrera jarraitu du, eta nahi izan dutenek, dantzarako tartea ere izan dute.
14:15 inguruan botatako txapliguak, ordea, lehen goitibeherak Mutriku aldera jaisteko prest zeudela iragarri du. Euren txanda gordeta, bata besteraren atzetik herrigunearekin banatzen dituzten 2,5 kilometroak ziztu bizian egin dituzte. Guztira, 300 goitibehera baino gehiago izan dira aurten esperientzia egitera ausartu direnak.
Goitibeheratako bat Mutrikura bidean
Goikoi Plazan sartzen azkenak, ohi modura, Potronor kuadrillakoak izan dira. 16:25 inguruan ailegatu dira plazara, espero baino beranduago. Izan ere, goitibehera bateko gazteek istripua izan dute eta anbulantziak igo behar izan duzaurituen bila.
Arratsaldean, ordea, Galbaixo jaietako lehen sokamuturrean gustura asko ibili dira mutrikuarrak. Egan taldearekin dantzan agurtuko dute Galbaixo Eguna.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.