Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Partida ikusgarriekin estreinatu dute Mutrikuko Miruaitz frontoia

Mutriku
2015/09/14
Mutrikuko Miruaitz frontoi berritua bezain ikusgarriak izan ziren bere estreinako partidak, zapatuan, eta pilota zaleak oso gustura geratu ziren bai frontoiaren itxura aldaketarekin bai eta partidekin. Lehen partida jokatu zuten afizionatuek, batez ere, «partidu borobila» eskaini zutela azpimarratu dute jaialdiaren antolatzaileek, Danok Bat elkartekoek.  
Foronda, artxiboko irudian. Argazkia: cestapunta.com

Foronda, artxiboko irudian. Argazkia: cestapunta.com

Lehia eta emozioa ziurtatuta zeudela aurreratu zuten antolatzaileek, eta horrela izan zen. Barandika eta Salegi alde batetik eta Alberro eta Garita bestetik gogotsu atera ziren kantxara, maila handia erakutsiz. Partida bikaina jokatu zuten lau pilotariek, eta berdintsu ibili baziren ere, markagailuak alde batera edo bestera egin behar zuela eta, azkenean, Barandika eta Salegirentzat izan zen garaipena. Bi tantoko alde estuarekin irabazi zuten, markagailua 25 eta 23 utziz. «Partida bizia eta emozioz betea eskaini zuten, eta publikoa gustura geratu zen», azpimarratu dute Danok Bat elkartekoek. Goiko eta Leke nagusi Goikoetxeak eta Lekek irabazi zuten, ondoren jokatu zen, jaialdiko partida nagusia. 25 eta 19 irabazi zieten Foronda eta Inzari. Goikoetxea bikain ibili zen, bere ohiko mailan, eta Leke bidelagun ona izan zuen. Forondak ere partida txukuna eskaini zuen, baina, Inza ibili zen hasieran galduago. Iparraldeko atzelaria motel hasi zen eta ordaindu egin zuen gero. 18. tantora arte nahiko pareko ibili ziren bikote biak markagailuan, baina, amaierara, bere arma guztiak atera zituen Goikoetxeak kantxara, eta geratzea ezinezkoa egin zitzaien aurkariei. Punta-puntako partidek eta frontoi berritua ikusteko gogoak lagun asko batu zituen Miruaitz frontoian. Pilota «ondo-ondo» ikusten zela baieztatu zuten, gainera, maila handiko jokalariek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.