Donostiako 63. Zinemaldira joateko bi sarrera zotz egingo ditu bere bazkideen artean
Lekeitioko Zinemazale Elkarteak. Sarrera horiekin, irailaren 26an Donostiako Kursalean ospatuko den itxiera ekitaldia zuzenean bizitzeko aukera izango dute zortedunek.
Donostiako 63. Zinemaldira joateko txartelak.
Zozketa berezia datorren zapatuan, irailak 19, egingo dute Ikusgarri aretoan, 19:30eko emanaldia amaitu ostean.