Urteroko ohiturari jarraituz Urregaraiko zelaian bildu dira jai giro ederrean.
Goizean goizetik askok egin dute herrigunetik Urregarainoko bidea; batzuk oinez eta beste batzuk autoetan igo dira bertara.
Argazkilaria: Ziortza Jaio.
Santa Eufemia ermitan meza entzun ostean, ume eta gaztetxoen bolo topaketa ikustera hurbildu dira.
Eguerdian, goiko zelaian egon da meza, eta batzuk mezan zeuden bitartean, poni gainean osteratxoa egin dute ume eta gaztetxoek.
Halaber, Esteibar eta Obietaren erromeriak girotu du eguerdia. Hain zuzen ere, beheko zelaiko erromeria eta txosna aterpetxera pasatu dituzte.
Bazkalostean, Urregarain bildutako ume eta gaztetxoek txapel jaurtiketan duten abilezia frogatuko dute. Jarraian, nagusiek txapel jaurtiketan esperientziadunak direla erakutsi beharko dute.
Argazkilaria: Ziortza Jaio.
Arratsaldean herrira jaitsi, eta iluntzean, plazan, Obaneuke taldearen erromeriagaz dantzan eta kantuan biribilduko dute Santa Eufemia eguna.
Etzi kontzertuak
Bestalde, bihar gauean musika estilo desberdinak entzuteko aukera dago. 22:30etatik aurrera, Pixontxis, Gose eta Kaotiko taldeak igoko dira taula gainera. Gero, parranderoenak eguna argitu arte dantzan egoteaz arduratuko dira Las Tea Party Dj-ak. Inguruko herrietatik Gababus zerbitzua egongo da .
Zapatuan atseden hartu ostean, domekan Urregaraira igoko dira. Eguerdiko meza entzun ostean, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko kontzentrazioan elkartuko dira herritarrak.Esteibar eta Obietaren erromeriak girotuko du eguerdi partea, eta 13:30etan hasita, XXXV. Ermitara igoera lehiatuko dute.
Argazkilaria: Ziortza Jaio.