Jarduera artistikoak pentsamendu aniztasuna bultzatzeko eta eraldaketa pertsonal zein sozialak ulertzen eta adierazten laguntzeko balio duela-eta, sormen lantegi berezia eskaini nahi diete HH5etik aurrerako ume eta gazteei. Lehenengo saioak urriaren 1ean eta 2an izango dira, baina aurretik proiektu berriaren berri emateko asmoz, aurkezpen bat egingo dute arduradunek. Aurkezpena gaur, 19.00etan, izango da Markina-Xemeingo Kultur Aretoan.
Umeak margotzen. Argazkia: Begoña Enbeita Maguregi
Hiru hiruhilekotan banatuko da lantegia; bakoitzak gai bat oinarritzat edukiko duelarik. Lehenegoa saioaren gidariek proposatuko dute eta beste biak umeek erabakiko dituzte.
Antolaketari dagokionez, astean bi saio izango dira, eguenetan eta barikuetan 17:00etatik 19:00etara, eta saio bakoitza talde ezberdin batek osatuko du.
Hasiera guztietan, egunean landuko dutenari lotutako ipuin bat kontako zaie. Bestetik, hiru hilekoari amaiera emateko erakusteka bat egingo da herriko kokapen ezberdinetan. «Amaitzeko, hiruhileko bakoitzean artista gonbidatu bat izango dugu, publiko zabalari eskeinia egongo dena», zehaztu dute. Irteerak ere zabalik egongo dira.