Asteon ontziak portuan lotuta egon dira. Hain zuzen ere, ziklogenesi lehergarriak sortutako ekaitzak itsasora irtetzea ezinezkoa egin du kasu askotan. Hegaluzetan dabiltzan baxurako ontziak, esaterako, martitzenetik [irailak 15] gaur [irailak 17] bitartean itsasoratu gabe geratu behar izan dira. Gaurkoan eguraldiak hobera egin duenez, hurrengo orduetan aterako dira berriro ere kantauri itsasoan arrantzan ari diren ontziak.
Ontziak gaur goizean portuan lotuta
Hegaluzeari dagokionez, arrantzaleek astelehenean bakarrik lehorreratu zuten arraina Ondarroan. Arrantzaleek adierazi dutenez, kostaldetik nahikoa hurbil harrapatu zuten arraina, Santander parean. Oro har, tamaina txikikoa izen zen (2,6 eta 3 kilo bitartekoa), eta prezio aldetik ere nahikoa merke saldu zen; bataz beste, 2,18 euroan.
Bost ontzik, guztira, 103 tona hegaluze lehorreratu zuten, eta gehiengoa kontserba-egileek erosi zuten. Freskorako %30 inguru saldu zela nabarmendu dute Ondarroako Kalare Deuna kofradiako kideek.
Ontziak portuan lotuta
Kostaldetik hurbil arrantzan dabiltzan arrantzaleek ordea, hego haizeagaz arriskurik gabe itsasoratzeko aukera izan dute, baina horiek ere ez dute zorte gehiegirik eduki. Izan ere, azken egunotako eguraldi nahasiagatik itsasoan arrain eskasia nabari da.
KALARE DEUNA KOFRADIAN AZKEN ASTEAN SALDUTAKOA
Irailak 10, eguena
- Betandia. 1.800 kilo; 1,03 euro, bataz beste.
- Salba. 2.700 kilo; 1,29 euro, bataz beste.
- Haginzorrotza. 3.400 kilo; 1,91 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 5.800 kilo; 1,42 euro, bataz beste.
Irailak 11, barikua
- Betandia. 46.000 kilo; 0,50 euro, bataz beste.
- Haginzorrotza. 3.400 kilo; 2,35 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 4.300 kilo; 2,34 euro, bataz beste.
Irailak 14, astelehena
- Hegaluzea. 103.000 kilo; 2,18 euro, bataz beste.
Irailak 15, martitzena
- Txitxarro beltza. 28.000 kilo; 1,72 euro, bataz beste.
- Betandia. 3.700 kilo; 1,31 euro, bataz beste.
- Haginzorrotza. 6.900 kilo; 2,50 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 5.600 kilo; 2,82 euro, bataz beste.
Irailak 16, eguaztena
- Betandia. 1.800 kilo; 1,56 euro, bataz beste.