Berriatuko Udalak jakitera eman duenez, “segurtasuna bermatze aldera” sakanguneak ipini dira Aranzubia dorrearen inguruetan. Jon Arriola alkateak nabarmendu duenez, auzotarren eskariz ipini dira errepideko ziurtasun elementuak. “Gune horretan ibilgailuak abiadura handian igarotzen zirela eta, horien abiadura moteltzeko zerbait egiteko eskatu ziguten auzotarrek “.
Aranzibia dorrearen inguruko sakangunea
Sakanguneak atzo [irailak 16] ipini zituzten dorrearen paretik errege bidea gurutzatzen den tartean. Modu horretara, auzotarren segurtasuna bermatzeaz gain, Berriatua eta Ondarroa batzen dituen bidetik ibiltzen diren oinezkoen segurtasuna ere bermatu nahi izan dute udal arduradunek.