Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jose Manuel Ansorregi omendu dute Galbaixotarren Egunean

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/09/21
Aurreko asteko jai egunen ondoren, Galbaixoetako azken eguna ospatu zuten atzo [irailak 20] mutrikuarrek. Eguraldi eguzkitsua lagun, hainbat herritar eta auzotar batu ziren Galbaixotarren Eguneko ospakizunetan. Hiru auzoetako hildakoen aldeko meza elizkizunak amaitu eta gero, herri kirolen txanda izan zen. Hain zuzen ere, herri kirolen tartea Jose Manuel Ansorregi Egaña Ibiriri eskainia egon zen. Herri kiroletan egin zen ezaguna Ibiri, eta auzotarrek hari aitortza egin nahi izan zioten. Besteak beste, trontzan, lokotx biltzen eta txinga eramaten aritu ziren bateko zein besteko auzotarrak.
Ibiriren alabak eta ilobak trontzan

Ibiriren alabak eta ilobak trontzan. Argazkia: Nerea Arrizabalaga

Ondoren, eguerdiko momenturik hunkigarriena etorri zen. Jose Manuel Ibiri zenaren bi alabek (Uxue eta Ainitze Ansorregi) eta bi ilobek (Kepa eta Unai Zubiaurre), bikoteka, trontzan erakusketa ederra egin zuten eta Mendaroko neskek egindako neska proba ere Ibiriri eskaini zioten. Azkenik, senideei omenaldi xumea egin zieten Galbaixoko auzotarrek eta probetan aritu ziren neskek. Jai batzordeko kideek, esaterako, bertso bat daraman plaka eman zioten Ibiriren alargunari eta haren seme-alabei. Eguerdian, 20 bat auzotar bazkaritan batu ziren, Izer eta Lutxurdixok girotutako erromerian. Arratsaldean, aldiz, Mendaroko eta Itziarko taldeak gizon proban lehiatu ziren. Bi taldeen arteko lehia ederraren ondoren, Mendarokoek irabazi zuten atzoko norgehiagoka. 20 minutuan 51 plaza egin zituzten irabazleek, bigarren sailkatuek baino hiru plaza gehiago.
Itziarko taldea gizon proban

Itziarko taldea gizon proban. Argazkia: Nerea Arrizabalaga

Azkenik, egunarekin bukatzeko, jaietako zozketa egin zuten. Honakoak dira zenbaki sarituak: lehen saria (600 euro) 3.377 eta bigarren saria (200 euro) 3.114.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.