Alzheimerraren munduko eguna da gaur, irailaren 21a, eta horren harira, hurrengo egunetarako,
mahai inguruak antolatu dituzte,
Ondarroan eta Mutrikun, “Dementziekin zelan bizi” izenburupean. Hilaren 23an, eguaztenez, 19:00etan, Ondarroako kofradia zaharreko bigarren solairuan egingo da mahai ingurua. Rakel Elu alkateordeak aurkeztuko du ekimena, eta Koldo Aulestia AFAGIko lehendakaria moderatzaile delarik, Alzheimer Ondarru taldeko kideek parte hartuko dute. Hilaren 24an, osteguna, 18:00etan, Mutrikuko Jubilatuen Etxean batuko dira. Felix Peña AFAGIko Kudeaketa Batzordeko kidea izango da aurkezlea; Alaitz Iriarte psikologa izango da moderatzaile, eta Alzheimerdunen senitarteko zaintzaileek hitz egingo dute.

Alzheimerraren munuduko eguna gogoratu zuten asteburuan. Argazkian, Ondarroako ekimena.