Stand Up Paddle zaleen jaialdia egin zen domekan [irailak 20] Lekeition, Ur Lekeitioren eskutik. Goizetik hasita hainbat ekimen egin ziren.
Zazpi kategoriatan banatuta, goizean distantzia luzeko lasterketak egin ziren. Mailaren arabera banatuta, bi lasterketa egin ziren, eta horietan guztietan 41 parte hartzaile aritu ziren.
Lekeitio SUP fest 2015. Argazkia: Ur Lekeitio
Profesional mailako lasterketan hamahiru parte hartzaile batu ziren. 14ko oholetan gizonik azkarrena Mikel Alkorta Peki lekeitiarra izan zen eta 12,6ko oholetan aldiz, Julen Juaristik irabazi zuen. 12,6ko emakumezkoetan, ordea, parte hartzaile bakarra egon zen: Aralar OrdoƱez.
Amateur mailan parte hartze handiagoa egon zen, 28 denetara. Gizonezkoetan Jon Rekaldek eta emakumezkoetan Virginia Escudero gailendu ziren. 18 urtez azpikoetan azkarrenak, aldiz, Oihan Aizpurua eta Naroa Meilan izan ziren.
Portuan egin ziren esprintetan ere nahikoa jende batu zen. 27 parte hartzaileetan onena Mikel Alkorta Peki lekeitiarra izan zen.
Oro har, antolatzaileak pozik agertu dira jaialdiak izan duen erantzunagaz.