Bisita gidatuak egingo dira Mutrikuko olatu plantara
Mutrikuko turismo bulegoak antolatuta, Mutrikuko olatu planta bisitatzeko aukera egongo da datorren domekan [irailak 27]. Guztira, bi irteera egingo dira: bata, euskaraz (12:30ean) eta bestea, gaztelaniaz (11:00etan). Sarrera bisitariko bi eurokoa izango da.
Bisita gidatuan interesa dutenek turismo bulegora (943- 60 33 78) deitu dezakete izena eman edota horren inguruko informazio gehigarria eskatzeko. Horrez gain, posta elektronikoz ere egongo da horretarako aukera: turismo@mutriku.net helbidera idatzita.