![pnga_erakutsi-1](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2015/09/pnga_erakutsi-15-300x200.jpg)
Urriaren 3an egingo dute IX. koadrilen eguna. Eta joateko asmoa dutenek, irailaren 30erako apuntatu behar due udaletxean. Izan ere, mahaiak eta jarlekuak enkargatu egingo ditu udalak, eta horretarako kuadrilla bakoitzetik zenbat lagunek parte hartuko duten jakitea beharrezkoa da.
Halaber, irailaren 30a baino beranduago izena ematen dutenek, egunean bertan haiek eraman beharko dituzte mahaiak eta eserlekuak.
Bestalde, udaletik zehaztu dutenez, plastikozko platerak eta edalontziak eta paperezko ezpainzapiak egongo dira. Baina, mahai tresnak edota kristalezko platerak erabili nahi dituztenek, izena ematerakoan eskatu behar dituzte.
Urriaren 3an kuadrilla bakoitzeko bi pertsona 10:00etarako aurkeztu beharko dira, mahaiak jartzeko eta antolatzeko. Bazkalostean, lagun talde bakoitzak bere mahaiak batu, eta erabilitako platerak eta mahai tresnak garbitu eta gorde beharko ditu.