![pnga_erakutsi-2](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2015/09/pnga_erakutsi-25-300x225.jpg)
13:00etan Ispasterko udaletxean batuko dira parte hartzaileak, zapatuan. Eta bertan egingo dute partaide bakoitzak zein egunetan jokatu behar duen zehazteko zozketa.
Interesa dutenek, zalantzak argitzeko edota bestelako informazioa jasotzeko udalera deitu lezakete: 946 842 999.
Apuntatzerakoan, animaliaren identifikazio zenbakia ematea derrigorrezkoa da.
XXX. zaldi-mando proben sariketa urriaren 9an, 11an eta 12an lehiatuko dute.
Udalerriko harria erabiliko dute proban, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilogramokoa izango da. Hain zuzen ere, saioa hasi baino ordu bete lehenago pisatuko dituzte animaliak.
Sariei dagokienez, probaren irabazleak manta, txapela eta 750 euro jasoko ditu. Bigarrenetik zortzigarrenerarte, berriz, 650 eurotik 300 eurora bitarteko sariak egongo dira.
Halaber, Lea-Artibai eskualdeko partaideentzat ere aparteko sariak egongo dira. Lehenengoak 120 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 euro, eta 90 euro hirugarrenak. Azaldu dutenez, sari hauek banatzeko gutxienez eskualdeko hiru parte hartzaile egon beharko dira.