Markina-Xemeingo Arkupea animaliaz bete du Markeliñek
Zoozoom izeneko kale ikuskizun jostagarri, dibertigarri eta parte hartzailea eskaini zuen Markeliñe taldeak zapatu arratsaldean, Markina-Xemeingo Arkupean. Itsas maskor baten soinuak eraldaketaren magia piztu eta lurreko, zeruko eta itsasoko animaliez osatutako zoo bitxia atera zuten kalera. Antzezleekin batera, umeak ere ikuskizuneko protagonista izan ziren, era guztietako animalia bihurtuz: jirafa, flamenko, elefante, arrain, karramarro, marmoka, tximino, jirafa, tximeleta, bai eta dinosaurioak ere.