
Pilates ikastaroa astearteetan eta ostegunetan, 19:00etatik aurrera emango dute. Spinning ikastaroa ere egun berdinetan izango da, baina, 20:15ean hasiko da.
Ikastaroetan parte hartzeko asmoa dutenek, hilabete amaiera arteko epea dute. Udaletxean apuntatu behar da, eta ikastaroen inguruko kezkak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko idazkaritzara deitu daiteke: 946 842 106.
Halaber, herritarren proposamenak ere jasoko dituzte udalean. Esaterako, ordutegi berrien edo gustuko dituzten bestelako ekintzen inguruko proposamenak jaso eta aztertuko dituzte.