Martxa urriaren 17an egingo bada ere, herritarrek urriaren 14ra arte izena eman ahal dute (urriak 14 barne). Horretarako, udaletxera joan edo deitu beharko da (94-627 90 06).
14 urtera artekoek 7 euro ordaindu beharko dute eta
hortik gora dutenek
15 euro. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaile
guztiei motxila emango zaie, oroigarri lez. Egunean bertan, baita ere,
kopaua egongo da herriko plazan eta parte hartzaileek eskumuturrekoa aurkeztuta parte hartu ahalko dute horretan.
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere bi ibilbide egongo dira: Osoa (25 kilometro; 5 ordu eta erdi inguru) eta laburra (10 kilometro; 3 ordu inguru).
Ibilbide osoa: Aulestiko plaza-San Anton-Goierri-Urregarai-Malats-Zubero-Urriola-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Narea eta Aulestiko plaza.
Ibilbide laburra: Aulestiko parkea-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Narea eta Aulestiko plaza.
Bi hornidura gune egongo dira: Urregaraiko zelaian eta Garatxagan (San Paulo).
Antolatzaileek jakitera eman dutenez,
egunean bertan herriko tabernak zabalik egongo dira, gosaldu ahal izateko. Halaber,
aparkalekuak ere zehaztuta egongo direla diote. Eta aurreko urteetan modura,
dutxak ere egongo direla gaineratu dute.
ERMITAK:
- San Anton: Etxalde sakabanatuz osatutakoa da; gune batuena aurrean dagoena da. Ospakizuna: urtarrilak 17.
- Santutxu: Bertoko pagoa, hamaika erromeriren lekukoa, Markina-Xemingo lurretan dago eta Bedarrandiko biztanleen bilgunea da. Jai eguna: abuztuko lehenengo domeka.
- Urregarai: Tontorra eta Santa Eufemi ermita 707 metrora daude. Azken zatiak 222 harmaila ditu (nahiz eta bakoitzak ezberdin zenbatu). Tontorraren eta ermitaren azpian erromeria egiten den zelaia dago.
- Malats: Aintzinako Markina-Xemeinerako bideak zeharkatzen du. Baserri batuez osatutako gunea da. San Martin ermita dago bertan. Jai eguna: Azaroak 11.
- Zubero: Baserri handiz osatutako gunea, San Lorentzo ermita dago bertan, 210 metrotara. Jai eguna: Abuztuak 10.
- Urriola: Mdalanea 1712an hasi ziren egiten, estilo herrikoian. Jai eguna: Uztailak 22.
- Murelaga: Murla bezala ezagutua. Ibarrola erdian dago, 1640. urtera arte hemen egon zen parrokia. Neurriz ermitarik handiena da. Jai eguna: Abuztuak 29.
- Garatxaga: San Paulo ermita dago. Gastiburu mendiaren magalean kokatuta, Ibarrola osoa ikusi ahal da bertatik. Jai eguna: Ekainak 29.
- Lekerika: Santixa ermita dago. Ustez, XV. mendekoa da. Nabarnizko zelaiek Lea ibaira begiratzen duten tokian dago. Jai eguna: Uztailak 25.
- Narea: Narimendi edo Ilunzar mendiaren bizkarrean dago kokatuta. San Bizente ermita dago bertan. Jai eguna: Urtarrilak 22.
- Elizatxu: Aintzinako errege bidean dago kokatuta. San Blas eta Santa Ageda egunak ospatzen dira bertan, otsailaren 3an.