Ispasterko herritarrak josteko tailerrean.
Saskiak egiteko tailerra urria eta azaroa bitartean emango dute, bost saiotan banatuta (denak eguaztenetan). Alluitz Natura-ko kide den Silvia Formetik izango du ikastaroa ematearen ardura.
Besteak beste, paperezko saskigintzaren teknikaren oinarriak, egiturak, txirikordak, saskigintza tradizionala, txinatar saskigintza eta mikrosaskigintza landuko dituzte.
Urriaren 10a arteko epea ipini dute izena emateko epea. Horretarako, Landa XXI-ra (landa inguruko emakume eta sendien elkartea) deitu behar da: 946 300 769 edo 688 809 818. Era berean, emailez ere apuntatu daiteke, helbide honetara email bat idatzita:
emakumeak@landa21.com.
Ikastaroak 20 euroko prezioa dauka.
Iñigo Egiluz kultur aretoan bilduko dira ikastaroan parte hartzen dutenak. Urriaren 14ean egingo dute lehenengo saioa. Hurrengoak urriaren 21ean eta 28an, eta azaroaren 4ean eta 11an izango dira. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte.
Josteko tailerra
Bestalde, josten ikasteko edota trebatzeko ikastaroa eguenetan izango da, eta urrian hasi eta maiatzera bitartean eskainiko dute. Natacha Picaza izango da irakaslea.
18:00etatik 20:00etara ariko dira josten, Iñigo Egiluz aretoan. Guztira 30 saio egingo dituzte. Lehenengoa urriaren 15ean izango da, eta maiatzaren 19an amaituko dute ikastaroa.
60 euroko kostua dauka tailerrak. Apuntatzeko azken eguna urriaren 13a da. Hala, izena emateko Landa XXI-ra deitu behar da: 946 300 769 edo 688 809 818. Baina, emailez ere apuntatu daiteke,
emakumeak@landa21.com helbidera idatzita.
Josteko tailerreko egutegia:
- Urria: 15/22/29
- Azaroa: 5/12/19/26
- Abendua: 3/10/17/24
- Urtarrila: 7/14/21/28
- Otsaila: 4/11/18/25
- Martxoa: 3/10/17/31
- Apirila: 7/14/21/28
- Maiatza: 5/12/19