Ager Solabarrietak eta Maite Badiola ondarrutarrak asteburuan Gasteizen jokatuko den Espainiako tiro txapelketako sailkapen fasean parte hartuko dute. Zapatuan [irailak 26] egingo diren entrenamendu saioen ondoren, domeka [irailak 27] goizean izango da norgehiagoka.
Ager Solabarrieta, jokatzen.
Tiratzaile ondarrutarrak, berez, finalean parte hartzeko txartela lortuta du aurretik. Izan ere, euskal ligan lortu dituen emaitza onei esker ziurtatuta du parte hartzea. Hala ere, azken sailkapen proban izango iazko Espainiako txapelduna.
Solabarrietak nabarmendu duenez, aurten ere finalean egoteko aukera askorekin ikusten du bere burua. Hain zuzen ere, finalerako sailkatzeko, gutxienez, 550 puntu lortu behar dira, eta entrenamenduetan nahikoa errez gainditu du puntuazio hori. «Neure burua ondo ikusten dut, eta sailkatzeko esperantza handiak ditut. Karabina berriagaz ere emaitza hobeak lortzen ari naiz. Europan egindako estreinaldian, esaterako, nahikoa ondo aritu nintzen».