Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eraldatze gunearen zama ekonomiko guztia beregain hartzea "ezinezkoa" dela dio Mutrikuko Udalak

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/09/24
Mutrikuko udal agintariek nabarmendu dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debemen-en(Debabarreneko Landa Garapen Elkartea) laguntza ekonomikorik gabe ezinezkoa izango litzateke Mijoa II industrialdean egitekoa zen eraldatze gunearen egitasmoaren kostu ekonomikoa euren gain hartzea. “Proiektu honek hiru oinarri zituen: aldundia, Debemen eta udala. Aldundiak atzera egitean, Debemenek adierazi du berak ere parte hartzeari utzi egingo diola, Mutrikuko Udalari zama ekonomiko guztia beregain utziz”. Are gehiago, zentrua abian jarri eta aurreikusita hainbat gastu Mutrikuko udalaren gain geratuko balira, urtero aurrekontuetatik diru kopuru eder bat zuzendu beharko litzatekeela ere nabarmendu dute udal agintariek.
Mijoako industrialdea

Mijoako industrialdea

Jeltzaleek nabarmendu dutenez, gainera, aurreko agintaldian ere, proiektuarekiko “jarrera kritikoa” erakutsi zuten “egitasmoaren beharra” behin eta berriz zalantzan jarriz, eta orain, azken udal hauteskundeen emaitzetatik sortutako taldeen indar banaketak, zentroaren beharra berraztertzeko aukera eman diela adierazi dute. “Oraingo aldundiak ere guk dugun jarrera berbera du. Hau da, ez dute babesten honelako zentro baten beharrizana. Argi ikusten dugu horrelako dirutza publikorik xahutu beharrik ez dagoela, zuzeneko diru laguntzez gain, Gipuzkoan beste zentro batzuk ere badaude ustezko ekintzaile nahiz ekoizleek beren proiektuak gauzatzea bermatzen dituztenak”. Lanak egin ezean, aldunditik jasotako dirua bueltatu egin beharko litzatekeela jakitun da udala. Horren inguruan, aldundiko landa garapenerako arduradunekin harremanetan jarri ziren udal agintariak, eta jasotako dirua “hutsaren truke” ez dutela itzuli nahi adierazi zieten aldundiko arduradunek. “Gure proposamen landu eta gero, honako laguntza baieztatu digute; 150.000 euro 2012an Mutrikuko baserritarren beharrak jakiteko eginiko azterketak emandako emaitzei erantzuteko, eta beste 72.000 euro, horren beharrean dauden baserri bideak konpontzeko. Diru hau, laguntza berezia litzateke, aurtengoan erabiltzeko izango dena”.
Mutrikuko Mijoa industrialdea

Mutrikuko Mijoa industrialdea

Azken erabakia, ordea, gaur [irailak 24] egingo den osoko bilkuran hartuko dela ere azpimarratu dute. Euren iritziz, baserritarren egiazko premiei erantzunez, diru publikoaren erabilera arduratsua egin beharko litzateke. “Ezin dugu inola ere, beharrak antzemango lituzkeen bideragarritasun planak egin aurretik zentruaren egitasmoa gauzatzeko ahalegin itsuan aritzea, are gutxiago, eginez gero, erabilpenik gabe geratzeko arrisku handiak ditugunean”.        

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.