Ernioko erromeriara joateko irteera antolatu du ETX kultur elkarteak. Egun pasa ederra eta ibilbide erraza direla adierazi dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte domekako irteerara. 09:00etan jarri dute ordua Erniorantz joateko. Olaia aurrea izango da geralekua. Iraileko domeka guztietan egiten da erromeria Ernion, datorren domekakoa aurtengo azkena izango da.

Jendea oinez Ernion. Argazkia: Urola Kostako Hitza