Irailaren 25ean hasita, mutrikuarrek lau eguneko egitarau zabalarekin gozatzeko aukera izango dute.
20:00etan entzungo da txupina, eta ordutik aurrera eztanda egingo du jaiak. Rock kontzertuekin amaitu dira lehenengo jaieguneko proposamenak.
Pailazoen ikuskizuna, iazko jaietan.
Irailaren 26ean, ordea, ohi modura,
Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariekin batera bertso afaria egingo da. Txartelak salgai daude Abel harategian, Txalapartan eta Arrieta autozerbitzuan. Ostean, kantatzea gustuko dutenek, karaokean parte hartzeko aukera izango dute.
Domekakoa [irailak 27] izango da auzotarrentzako egunik bereziena. Betiko modura, bateko zein besteko auzotarrek hutsik egiten ez duten eguna izaten da. Eguerdian, besteak beste, herri kirol eta jolasak egingo dituzte auzoko gazteen artean, eta ondoren, bazkaritan batuko dira denak.
Asteburuko ospakizunen ondoren, eguaztenean izango da jaiegun handia. Herri kirol saioa egiten da urtero, eta aurten, Mutriku Sokatira Taldearen eskutik egingo dira lanak. Eguna, DJ Juantxorekin amaituko dute.
EGITARAUA
EGITARAUA
Irailak 25
- 20:00. Txupinazoa.
- 22:30. Rock kontzertuak: Dzaust eta Soul Rufina.
Irailak 26
- 23:00. Bertso afaria Iker Zubeldia eta Julio bertsolariekin.
- Jarraian. Karaokea.
Irailak 27
- 12:15. Meza San Jeronimoko ermitan.
- Ondoren. Auzoko gaztien arteko Herri kirol eta jolasak.
- Goiz guztian. Puzgarriak.
- Jarraian. Auzo bazkaria.
Irailak 30 (eguaztena)
- 11:30. Meza San Jeronimoko ermitan.
- Ondoren. Herri kirolak Mutrikuko Sokatira Taldearen eskutik: trontza, ingudea, txingak, lasto jaurtitzea eta sokatira.
- 17:00. Umeentzako jaialdia: Traperos del Rio pailazoak eta Zeren zain ikuskizuna.
- Ondoren. Ibiri eta bere abereak: pottokak eta zezen txikiak.
- Eguna amaitzeko. DJ Juantxorekin erromeria.
- Azkenik, zozketa egingo dute.