Ugaitz Mugertzak lehen mailako kanporaketa jokatuko du, estreinako
Domekan [irailak 27] Aian jokatuko den lehen mailako aizkora txapelketako kanporaketan parte hartuko du Ugaitz Mugertza mutrikuarrak. Hain zuzen ere, maila horretan parte hartu duen lehen kanporaketa da.
Ander Erasun min hartuta dagoenez, Mugertzak beste honako hamar aizkolariak izango ditu aurkari: Atutxa, Nazabal eta Azurmendi txapelketako faboritoak; eta Otaegi, Olasagasti, Otaño, Rekondo, Irazu, Juan Jose Lopez eta Larrañaga.
12:00etan hasiko da jardunaldia, eta bakoitzak 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor moztu beharko ditu. Denborarik onenak lortzen dituzten sei onenek urriaren 12an Basaurin jokatuko den finalerako txartela lortuko dute. Azken biak, ordea, bigarren mailara jaitsiko dira, zuzenean. Mailari eustea du helburu Mugertzak, eta «ahal bada», finalerako txartela lortu.