Ume zein nagusiek euskararen alde aringa-aringa egiteko aukera izango dute domekan, irailak 27, Markina-Xemeingo kaleetan zehar.
Euskaraz bizi nahi dut lasterketa Arretxinaga inguruetan zehar izango da, eta ume, gazte eta ez hain gazteek egiteko modukoa izango dela jakitera eman dute antolatzaileek.

2013an egin zen ‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketa.
Lasterketa 16:45ean hasiko bada ere, 16:00etatik aurrera egongo da izena emateko aukera. Izen emotea doan izango da, eta betiko modura, opariak zozketatuko dituzte parte hartzen duten guztien artean.
Aurten,
Euskaraz bizi nahi dut material berria egongo dela aurreratu dute antolatzaileek, koloretsuagoa.